Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5227

EBAZPENA, 2017ko urriaren 25ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ekintza humanitarioetarako laguntzak ematen baitira larrialdietarako laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako finantzaketa-lerro iraunkorretik, 2017rako garapenerako lankidetzaren kargura.

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak (otsailaren 27ko EHAA, 41. zk.) ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen ditu, garapenerako lankidetzaren kargurakoak, eta bi jarduera-mota bereizten.

Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude, zeinen bidez, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi baitira, urgentziaz. Bestetik, ekintza humanitarioetarako proiektuak daude, zentzu zabalagoan; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira, eta garapena, giza eskubideak eta bakegintzaren oinarriak sustatzeko dira.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez (2017ko maiatzaren 25eko EHAA, 78. zk.), 2017rako garapenerako lankidetzaren kargura, ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko deialdia egin zen.

Ebazpen horren 5. artikuluak ezarritakoaren arabera laguntzak emateko egin den proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskabideak baloratu eta eskabide horien azterketa teknikoa egin eta gero, eta 2017ko irailaren 13ko batzarrean Artezkaritza Kontseiluari horren berri eman ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntza esleitzea ebazpenaren I. eranskinean ageri den erakundeari, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 25a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala