Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5225

EBAZPENA, 2017ko urriaren 16koa, Osasuneko sailburuordearena, 2017ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan jarduera fisikoa sustatzeko diru-laguntzak emateko dena.

Osasuneko sailburuaren 2017ko maiatzaren 23ko Aginduak dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, agindu horretako 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta. Aipatutako agindu horren bidez, 2017ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan jarduera fisikoa sustatzeko laguntzak iragartzen dira.

Balorazio Batzorde horrek, 2017ko urriaren 9an egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbait toki-erakunderen proiektuei I. eranskinean aipatzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei diru-laguntzarik ez ematea, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 16a.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala