Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5224

EBAZPENA, 2017ko urriaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta diru-laguntzak emateko dena.

Osasuneko sailburuak 2017ko ekainaren 6an emandako Aginduaren bidez (2017ko ekainaren 29ko EHAA, 123. zk.), osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko deia egin zen.

Agindu horren 14. artikuluan ezartzen denez, bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpen baten bitartez, betiere Osasuneko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Deialdia egiteko aginduan jasotako bekek edo laguntzek ez dute zertan egon pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauen 9. artikuluko 9. zenbakian (hau da, bekei buruzko atalean) aurreikusitako salbuespen-eremuan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, eta Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak I. eranskinean agertzen diren pertsonei ematea, han zehaztutako kopuruen arabera.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren eskabideak ukatzea, han adierazitako arrazoiak direla eta.

Hirugarrena.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko beka eta laguntzen deialdi honetarako eskatutako aurrekontu-kreditu guztia erabili ez denez, 22.452,12 euroko soberakina geratu da.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke, Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.

Osasuneko sailburuordea,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala