Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5221

AGINDUA, 2017ko irailaren 20koa, Hezkuntza sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Durangon (Bizkaia) dagoen «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko.

Durangoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz ikastetxearen erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Nevers Ikastetxea» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «Sociedad Cooperativa de Enseñanza Nevers» erakundea da, Bizkaian dago, Durangoko udalerriko Bruno Mauricio Zabala kaleko 6an, eta 48004131 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala