Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5214

IRAGARKIA, 788/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Irantzu Huarte Labiano andreak 788/17 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, prozedura laburtuaren izapideei jarraituz bideratzekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2017ko apirilaren 26an hartutako Erabakiaren kontra, hau da, azaroaren 23ko 1503/2016 Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa ezesten duenaren kontra. Hain zuzen ere, ebazpen horren bitartez, I. eranskineko esleipendunak estatutupeko langile finko izendatzen dira, barne-sustapeneko txandan eta txanda irekian, 2011ko EPEaren harira (familia-medikua).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49 artikuluan ezarritakoa betez, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 19a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala