
207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5213
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, B motako joko-salon batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onestuak, 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraituz, argitara ematen da Juan Arriaga Bustinduyk 2011ko urtarrilaren 5ean egin duen eskaera fidantza bueltatu dakion (erregistro-zenbakia: F201100033; B motako joko aretoa). Hartara, bi hilabeteko epean, joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek eskatu ahal izango dute zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaieten, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aurrean (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriak 23.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.
RSS