
207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 2 orri.)
- EPUB (244 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5211
EDIKTUA, 2017ko urriaren 11koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, jakinarazi egiten dituena seme-alabak dituzten familientzako laguntzei buruzko diru-laguntzak araupetzen dituzten martxoaren 17ko 30/2015 dekretuan jasotako diru-laguntzen agiri-errekerimenduak.
Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren dokumentazio-errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei. Hori dela eta, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan.
Hortaz, eta ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie ezen, diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, euren espedienteari buruzko dokumentazioa, behean zehazten dena, aurkeztu beharko dutela, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Gran Vía kalea, 85, 48011 Bilbao), zuzenean edo 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten den moduetako batean. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.
Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela errekerimenduei buruzko testu osoa, esandako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta berantzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.
RSS