Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5207

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetarako altzari-hornidura» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/S-02/2018).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu nagusiak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/S-02/2018.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2017ko martxoaren 1etik (edo kontratua formalizatzen denetik, 2017ko martxoaren 1a baino geroago formalizatzen bada) 2018ko otsailaren 28ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: hainbat esleipen-irizpide daude.

– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: Eskaintza ekonomikoa: 70 puntu. Entregatzeko epea: 5 puntu. Berme-epea: 5 puntu. Guztira, 80 puntu.

– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: Proposamen teknikoa eta diseinuari buruzkoa: 10 puntu. Lan-metodologia: 10 puntu. Guztira, 20 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: laurogeita bi mila laurehun eta hogeita hamazortzi euro eta bi zentimo (82.438,02) + BEZari dagozkion hamazazpi mila hirurehun eta hamaika euro eta laurogeita hamazortzi zentimo (17.311,98). Guztira: laurogeita hemeretzi mila zazpiehun eta berrogeita hamar (99.750) euro, BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu nagusiak – Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 15a.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru ekitaldiak batera hartuta, gutxienez 123.657,03 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izatea: 2014, 2015 eta 2016.

Gaitasun teknikoa eta profesionala: kontratuaren xedearen mota edo izaera bereko kontratuak egiteari dagokionez, egikaritze handieneko urtean (2012, 2013, 2014, 2015 eta 2016ko ekitaldiak kontuan hartuta), urteko zenbateko metatuak 57.706,61 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar du (BEZik gabe).

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 15eko 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuren Zerbitzu Zentraleko Erregistroa.

2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu nagusiak – Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Data: 2017ko azaroaren 21a.

5) Ordua: 11:00.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu nagusiak – Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Data: 2017ko azaroaren 30a.

5) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala