Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5206

EDIKTUA, 484/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 484/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Demandatua: Francisco Javier Iglesias Ramos.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-16an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Michal Lukasz Imiolek jaunak Medius Collection SLen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Francisco Javier Iglesias Ramos jaunaren aurkakoa, eta, azken hau kondenatzen dut demandatzaileari 585 euro ordaintzera, laugarren oinarriaren araberako interesak. Ez da berariazko ebazpenik hartu sortutako kostuei dagokienez.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. (PZLb, 455.1 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Francisco Javier Iglesias Ramos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala