
207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5205
EDIKTUA, 841/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Jakinarazten dut: Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko bi zenbakiko epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu Yolanda Mendia Rodriguezek adierazten duenez, Vitoria-Gasteizko Frai Francisco Vitoria ibilbidea 29ko jabekide-erkidegoaren eskariz eta Alejandro Conde Perez, Alejandro Diaz de Tuesta Barredo eta Zagorvi SLen aurka bideratutako judizio arruntari buruzko 841/2016 prozedura arruntean aurtengo urriaren 2ko epaia eman da, eta epai horren idazpuruak eta epaitzak honela diote, hitzez hitz:
Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 841/2016 judizio arruntaren autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. Usatorre prokuradoreak egin zuen eskaera, Vitoria-Gasteizko Frai Francisco ibilbidea 29ko jabekide-erkidegoaren ordez, Uribe letraduak lagunduta, Alejandro Díaz de Tuesta Barredo jaunaren aurka (Damborenea prokuradoreak ordezkatua eta Vidal-Abarca letraduak lagundua), Alejandro Ignacio Conde Pérezen aurka (Pérez-Ávila prokuradoreak ordezkatua eta Careaga letraduak lagundua) eta Zagorvi SLen aurka, zeina auzi-ihesean baitago.
EPAITZA
1.– Ezetsi egiten dut judizio arruntaren demanda, Usatorre prokuradorearen eskariz epaitegi honetan bideratutakoa. Eskaria Vitoria-Gasteizko Frai Francisco ibilbidea 29ko jabekide-erkidegoaren ordez egin zuen, Uribe letraduak lagunduta, Alejandro Díaz de Tuesta Barredo jaunaren aurka (Damborenea prokuradoreak ordezkatua eta Vidal-Abarca letraduak lagundua) eta Alejandro Ignacio Conde Pérezen aurka (Pérez-Ávila prokuradoreak ordezkatua eta Careaga letraduak lagundua). Beraz,
Alejandro Díaz de Tuesta Barredo eta Alejandro Ignacio Conde Pérez jaunak absolbitzen ditut beren kontra formulatutako prozeduretatik.
Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie berariaz.
2.– Partez baiesten dut judizio arruntaren demanda, Usatorre prokuradorearen eskariz epaitegi honetan bideratutakoa. Eskaria Vitoria-Gasteizko Frai Francisco ibilbidea 29ko jabekide-erkidegoaren ordez egin zuen, Uribe letraduak lagunduta, Zagorvi SLen aurka, zeina auzi-ihesean baitago. Beraz,
Zagorvi SL kondenatzen dut Vitoria-Gasteizko Frai Francisco ibilbidea 29ko jabekide-erkidegoari 31.010,72 euro ordaintzera, gehi 2016ko urriaren 10etik hona sortutako legezko interesak, ezertan eragotzi gabe Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa.
Ez da berariazko aipamenik egiten alderdi demandatzailearen eta demandatuaren artean sortutako kostuei buruz.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Zagorvi SL demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, egin eta sinatzen ediktu dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko urriaren hiruan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS