
207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5203
EDIKTUA, 137/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 137/2016 prozedura arrunta bideratu da, Recreativos Uribe Costa, S.L.k eskatuta, Premium Castro 2013, S.L. eta Elisabeth Nadine Francine Panchaud andrearen aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:
209/2017 EPAIA
Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazazpiko urriaren hirua.
Alderdi demandatzailea: Recreativos Uribe Costa, S.L.
Abokatua: Marta Alonso Serna.
Prokuradorea: Juan Carlos Ruiz Gutierrez.
Alderdi demandatua: Premium Castro 2013, S.L. eta Elisabeth Nadine Francine Panchaud, auzi-ihesean.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: kontratua suntsiaraztea.
EPAITZA
Baietsi egiten dut Juan Carlos Ruiz Gutierrez prokuradoreak, Recreativos Uribe Costa, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, Elisabeth Nadine Francine Panchaud eta Premium Castro 2013, S.L.ren aurka (auzi-ihesean) sustatutako demanda, eta, beraz, alderdiek 2014ko maiatzaren 14an makinak instalatzeko sinatutako kontratua suntsiarazitzat deklaratzen dut, eta demandatuak kondenatzen ditut deklarazio hori onartzera eta auzi-jartzaileari solidarioki honako hauek ordaintzera: 14.455,45 euro eta zenbateko horrek 2016ko urtarrilaren 26tik aurrera sortutako legezko interesak. Era berean, judizio honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4750 0000 00 0137 16) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Premium Castro 2013, S.L. eta Elisabeth Nadine Francine Panchaud demandatuari/ei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren hiruan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS