Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5202

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 244/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 244/16-R

Alderdi demandatua: Hammouch El Mamoun.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, 2017-10-13ko ebazpena eman da, eta Hammouch El Mamoun-en eskura dago epaitegi honetan. Ebazpen horren kontra, errekurtso hau aurkez dezake:

Aurkaratzeko modua: Justizia Administrazioaren letraduari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, han, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztearen ondorioz ez da errekurritutako ebazpena etengo (PZLb, 451.3 artikulua).

Hammouch El Mamoun demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren hamaseian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala