
207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 2 orri.)
- EPUB (230 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5198
EBAZPENA, 2017ko urriaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, 2017. urtean antzerki-produkziorako emandako laguntzen berri ematen duena
2017ko martxoaren 27an argitaratu zen EHAAn 2017ko martxoaren 9ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, antzerki-produkziorako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 11.4 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko martxoaren 9ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 17a.
Kulturako sailburuordea,
JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.
RSS