Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5197

EBAZPENA, 2017ko urriaren 4koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez irekitzen baita eskabideak aurkezteko epea 2018-2019 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, eta 2016-2017ko ikasturterako zenbat unitate itunduko diren zehazteko.

Agindu horren II. kapituluan dago ezarrita zein diren betekizunak eta prozedura itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko indarraldian zehar.

Hori dela eta, agindu horren 4.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea ireki egin dela eskabideak aurkezteko epea 2018-2019 eta 2021-2022 arteko ikasturteetako itunen planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko; epe horrek 2017ko azaroaren 1etik 2017ko azaroaren 30era iraungo du, biak barne.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala