Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2017ko urriaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5195

EBAZPENA, 2017ko urriaren 16koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazen baita noiz jarri diren Gurenet atarian 2017ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako zenbait lanposturen behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak erabaki dituzten ebazpenak.

Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko ekainaren 26ko Ebazpenaren 2. hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez -uztailaren 17ko EHAA, 135. zk.), deialdia egiten da Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu izendapen aske bidez behin betiko betetzeko prozedurarako (C140) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (C141); eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 14.2.d artikuluak ematen dizkidan eskumenekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bakarra.– Jakinaraztea ezen 2017ko urriaren 4 eta 5ean jarri direla Gurenet atarian hurrenez hurren Segurtasuneko sailburuordearen 2017ko urriaren 3ko eta 5eko Ebazpenak. Ebazpen haien bidez, behin betiko eta zerbitzu-eginkizunetan esleitzen dira Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu, 2017ko ekainaren 26ko Ebazpenaz deitutako prozeduran (uztailaren 17ko EHAA, 135. zk.) izendapen aske bidez betetzeko direnak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 16a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala