Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2017ko urriaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5160

IRAGARKIA, Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumoko zuzendariak kontsumo-arloko SAN-20A001-32-2017 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.

Erabakia zuzenean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erabaki horren arabera, jakinarazten da Zona Android S.L.U.ri zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2017ko irailaren 28an, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin dituelako.

Legezko oharrak:

Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Donostian duen bulegoan (Easo kalea, 10).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 23a.

Kontsumobideko zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala