Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2017ko urriaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5152

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 110/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 110/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Aceros y Calibrados SA.

Abokatua: Federico Jose Gonzalez Juan.

Prokuradorea: Maria Landa Moreno.

Demandatua: Port Yeray SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-11n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Landa Moreno prokuradoreak Aceros Calibrados SAren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Port Yeray sozietatearen aurkakoa. Horregatik, bidezkoa dela deklaratzen dut, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 43.227,85 euro; Kode Zibilaren 1101 artikuluko eta 1108 artikuluko interesak, demanda ezarri zenetik ebazpen hau eman arte sortutakoak; PZLren 576. artikuluan ezarritako interesak, ebazpen hau ematen denetik erabat ordaintzen den arte sortutakoak, eta prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharra dago, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4683 0000 04 0110 17) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da zainpean utzi izana (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko uztailaren hamaikan.

Port Yeray SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, zeina auzi-ihesean baita.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko irailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala