Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AUZO LAGUN, SOCIEDAD COOPERATIVA ETA JANGARRIA, SOCIEDAD LIMITADA UNIPERSONAL
5092

IRAGARKIA, Auzo Lagun, Sociedad Cooperativa (sozietate xurgatzailea) eta Jangarria, Sociedad Limitada Unipersonal (sozietate xurgatua) sozietateek xurgapen bidez bat egiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan (aurrerantzean, «EKL») eta Merkataritza Sozietateen Egiturazko Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 43.1 artikuluan (aurrerantzean, «EAL») ezarritakoa betez, jakitera ematen da Auzo Lagun, Sociedad Cooperativa sozietatearen Bazkideen Ezohiko Batzar Orokorrak 2017ko urriaren 17an egindako bilkuran erabaki zuela Auzo Lagun, Sociedad Cooperativa sozietateak («sozietate xurgatzailea») eta Jangarria, Sociedad Limitada Unipersonal sozietateak («sozietate xurgatua») xurgapen bidez bat egitea.

Nahiz eta EALren 49.1 artikuluaren arabera behar-beharrezkoa izan ez, Jangarria, Sociedad Limitada Unipersonal sozietatearen («sozietate xurgatua») bazkide bakarrak ere, egun berean (2017ko urriaren 17an), onartu egin zuen bat-egite hori, Auzo Lagun, Sociedad Cooperativa sozietateak Jangarria, Sociedad Limitada Unipersonal sozietatea xurgatuz egindakoa.

Bat-egite horretan parte hartzen duten sozietateetako akziodunek, hartzekodunek eta langileen ordezkariek eskubidea daukate hartutako akordioen testu osoa eta bat-egite balantzeak eskuratzeko, eta sozietate bakoitzeko hartzekodunek eskubidea daukate bat-egitearen aurka egiteko, EALren 43.1 eta 44. artikuluetan eta EKLren 81. artikuluan eta horrekin bat datozenetan adierazitako eran.

Arrasate (Gipuzkoa), 2017ko urriaren 17a.

Auzo Lagun, Sociedad Cooperativaren Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

MARIA MARIN BUENO.

Jangarria, Sociedad Limitada Unipersonal sozietatearen administratzaile bakar gisa jardunez, Auzo Lagun, Sociedad Cooperativaren ordezkari pertsona fisikoa,

JOSEBA ANDONI JAINAGA URIARTE.


Azterketa dokumentala