Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5091

IRAGARKIA, administrazioarekiko 686/2017 auzi-errekurtso laburtuan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegiaren ZULUPean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu da (686/2017 prozedura laburtua) honako agindu honen aurka: Agindua, 2016ko urriaren 28koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, 2016ko apirilaren 18ko Aginduaren bidez Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan iragarritako lekualdatze-lehiaketa ebazten duena (EHAA, 226. zk., 2016ko azaroaren 28koa).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio hirugarren interesdun orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeenak nor diren ez dakigu, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 17a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.


Azterketa dokumentala