Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5090

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, B motako joko-salon batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onestuak, bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da Recreativos Prisma SLk eskaera egin duela 2010eko ekainaren 1ean jarritako fidantza bueltatu diezaioten. Sozietate hori F201000539 zenbakiz erregistratu zen, B motako joko aretoa moduan. Eskaeraren helburua da joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaietela eskatzea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz), eta, horretarako, bi hilabeteko epea izango dute,

Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 17a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala