Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5089

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-20A001-22-2017 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2017ko irailaren 18an emandako ebazpen-proposamena.

Ebazpen-proposamen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Iragarki honetan, jakitera ematen da ezen 2017ko irailaren 18an ebazpen-proposamen bat eman dela, Ditestock Online, S.L.ri irekitako SAN-20A001-22-2017 zehapen-prozeduraren gainekoa. Proposamen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Easo kalea 10, Donostia), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki iritzitako alegazio guztiak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 17a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala