Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5088

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko irailaren 12ko Agindua, SAN-20A001-2-2017 zehapen-espedientean aurkeztutako gora jotzeko errrekurtsoa ebazten duena.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Beraz, jakitera ematen da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak agindu bat eman zuela interesdunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko.

Legezko oharrak:

1.– Aipatutako aginduak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialeko argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka agindu horren testu osoa Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan: Easo kalea 10, Donostia.

3.– Zehapena honela bete behar da:

Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ordaintzerakoan, Jazz Telecom SAU izena eta espediente-zenbakia (SAN-20A001-2-2017) adierazi beharko dira, bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 6a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala