
202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5085
IRAGARKIA, hondakinak kudeatzeko SI 340-17 erreferentziadun errekerimendua jakinarazteko dena.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du; eta gainera, honako ohartarazpen hauek egin behar dira:
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 10 egun balioduneko epea izango du interesdunak SI 340-17 erreferentziadun errekerimenduan eskatutako dokumentazioa aurkezteko.
Horretarako, aipatu errekerimenduaren testu osoa eskuragarri du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 10a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.
RSS