
202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
5082
IRAGARKIA, Trafiko Zuzendaritzaren Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuaren zehapen espedienteen zerbitzurako administrazio-kontratua lizitatzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0131/17.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen depreskripzioa: zehatzea, besteak beste, arau-hauste arin, astun eta oso astunena, trafikoko eta bide-segurtasuneko arauak ez betetzearen ondorioz, eta arau-hauste horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak zuzenean atzematen dituenean ibilgailua identifikatzeko aukera ematen duten irudi-hargailu eta -erreproduzigailuen bidez.
b) Loteak eta lote-kopurua: ez.
c) Non gauzatuko den: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 10. puntuan adierazitakoa.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 5.1 puntuan adierazitakoaren araberakoa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude.
Ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 30.2. puntuan adierazitakoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 34.710,74 euro (BEZik gabe); 42.000 euro (BEZa barne).
5.– Bermeak.
Behin betikoa: Lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 73.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunaren bezpera.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez da aplikatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta, hala badagokio, gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29.2 puntuan zehaztutakoaren araberakoa.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 14a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. puntuan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Segurtasun Sailaren erregistroa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, beheko solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) C gutun-azala irekitzeko eguna: 2017ko azaroaren 20a, eta B gutun-azala: 2017ko azaroaren 27a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak.
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saila – Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko du lizitazio-iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko gastua (466,14) euro.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 9a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.
RSS