Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5081

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Lakua 2ko eraikinaren PCI sistemen modernizazioa helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/059.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: suteak detektatzeko sistemen modernizazioa.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

82.644,63 euro, BEZik gabe (100.000 euro, BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: www. contratación.euskadi edo www. euskadi.eus/ contratación

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 7ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikina, 3. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 15 egun proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz:

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

Proposamen ekonomikoa. Haztapena: 100 puntu

10.– Eskaintzak irekitzea.

Haztapen automatikoa duten irizpideekin loturiko gutun-azalak irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). 01010 Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko azaroaren 17ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.eus

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 10a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala