Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5078

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 296/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzat adostasunez hartutako neurriak (296/2015- K).

Alderdi demandatzailea: Idoia Ibañez de Maeztu del Rey.

Alderdi demandatua: David Manuel Torres Merenciano.

Gaia: seme-alaba adingabeentzako neurriak.

Adingabeko seme-alabentzako neurriei buruzko prozeduran, epai eman zen, 2017ko urtarrilaren 20an. David Manuel Torres Merenciano interesdunak eskuragarri dauka epai horren kopia, bulego judizial honetan.

Fiskaltzak soilik aurkez dezake apelazio-errekurtsoa epai honen kontra, ezkontzan izandako seme-alaba adingabekoen alde egiteko.

Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Eta Ana Maria Cruz Herraez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala