Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2017ko urriaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5075

EBAZPENA, 2017ko irailaren 27koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2017ko diru-laguntzen berri ematen duena.

Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko xedez, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2017ko martxoaren 22an emandako aginduak finkatutakoari jarraituz (Euskalgintza deialdia) (2017ko apirilaren 5eko EHAA, 67. zk.) eta, aldi berean, balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko martxoaren 22ko Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda, ondoko eranskinean jasotzen dena.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 27a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala