Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2017ko urriaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4991

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 434/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 434/2015 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Ana Maria Capanaga Arrieta.

Abokatua: Maria Dolores Aguirre Suarez.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Demandatua: Jose Angel Plagaro Ruiz.

Gaia: dibortzioa.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-09-20an, eta honako hauek dira xedapenak:

154/2017 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko irailaren hogeia.

Ana María Capanaga Arrietaren eta José Ángel Plagaro Ruizen artean egin zen ezkontza dibortzioa dela-eta desegindakotzat jotzen dut, deklarazio horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin, besteak beste, ezkontzako araubide ekonomikoa desegitea.

Ez da lehen auzialdi honetan sortutako kostuei buruzko berariazko aipamenik egiten.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi exhortoa Durangoko Erregistro Zibilera, lekukotzarekin, auzilarien ezkontza-inskripzioaren orri-bazterrean inskriba dadin.

Jose Angel Plagaro Ruiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2017ko irailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala