
199. zk., 2017ko urriaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 3 orri.)
- EPUB (293 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4988
EBAZPENA, 2017ko urriaren 5ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2017. urtean zenbat diru eta nori eman zaion gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko abenduaren 14ko Aginduaren babesean.
Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2016ko abenduaren 14ko Aginduaren 18.2 artikuluak.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Argitara ematea ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko abenduaren 14ko Aginduaren babesean. Lehenengo eranskinean jasota daude.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 5a.
Gazteriako zuzendaria,
ANDER AÑIBARRO MAESTRE.
RSS