Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2017ko urriaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4983

IRAGARKIA, hainbat lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekiei buruzkoa.

2017ko urriaren 2ko 188. zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (ikusi akats zuzenketak 2017-10-09ko 193 zk. GAOn) izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko ondorengo lanpostu hauen deialdiak argitaratu dira:

– Suhiltzaileen zerbitzuburua (Erref.: B2017/L04).

– Defentsa eta Aholkularitza Juridikoko zerbitzuburua (Erref.: B2017/L05).

– Ogasuna eta Finantzetako Departamentuko Kontabilitateko zerbitzuburua (Erref.: B2017/L06).

– Auzitegi Ekonomiko-administratiboko kidea (Erref.: B2017/L07).

– Bide Azpiegituretako Departamentuko idazkari teknikoa (Erref.: B2017/L08).

– Gordailua eta Museoen zerbitzuburua (Erref.: B2017/L09).

– Prozedura Berezietako zerbitzuburua (Erref.: B2017/L12).

– Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzako idazkaria (Erref.: B2017/L14).

– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendariaren idazkaria (Erref.: B2017/L15).

– Errepideetako Zuzendaritzako idazkaria (Erref.: B2017/L16).

Interesatuek Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.

Donostia, 2017ko urriaren 9a.

Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko idazkari teknikoa,

MIKEL ULAZIA ETXABE.


Azterketa dokumentala