Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2017ko urriaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
4980

IRAGARKIA, Alokabiderako «contact center» motako telefono bidezko arreta zerbitzuen kontratua lizitatzeko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Alokabide, SA» Sozietate Publikoa (Alokabide).

b) Espedientea izapidetzen duen arloa: Arlo Teknikoa.

c) Espediente-zenbakia:

– 021/2017/C15/CONTACT CENTER.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Alokabiderako «contact center» motako telefono bidezko arreta zerbitzuen kontratua.

b) Lotekako zatiketa: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Kontratuaren iraupena:

Kontratu honek bi urte iraungo du eta beste bi urtez luzatu ahalko da; beraz, gehienez ere lau urte iraungo du.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Eskaintzek ezingo dute zenbateko hau gainditu: 356.000,00 euro/urteko, BEZik gabe.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren 88. artikuluan (3/2011 Legegintzako Errege Dekretua) xedatutakoaren ondorioetarako, kalkula daiteke kontratazioko gehieneko eperako zerbitzua emateko zenbatekoa -izan daitezkeen luzapenak eta aldaketak barne- 1.566.400,40 euro izango dela, BEZik gabe. Zenbateko hori prozedura publikoki jakinarazteko eta egon daitezkeen lizitatzaileei informazioa emateko baino ez da adierazten, eta horrek ez du esan nahi Alokabidek ezein momentutan gastu konpromisorik bere gain hartuko duenik.

5.– Bermeak.

Behin betiko bermea: esleitutako zenbatekoaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Erakundea: «Alokabide, SA» Sozietate Publikoa (Alokabide) edo ww.contratacion.euskadi.eus edo www.alokabide.eus webguneetan.

b) Helbidea: Gamarrako Atea kalea, 1-A (2. solairua).

c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko urriaren 16a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Beste zenbait baldintza: gaitasun tekniko eta kaudimen ekonomiko-finantzarioaren gutxieneko baldintzak.

Eskatutako gaitasun tekniko eta profesionala baldintza pleguan ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.

Eskatutako gutxieneko kaudimen ekonomikoa baldintza pleguan ezarritakoaren arabera.

8.– Esleipen irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (51).

2) Lan plana (25).

3) Goi mailako prestazioak (14).

4) Giza baliabideak eta teknikoak (10).

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urriaren 23a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak klausula administratiboen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko lekua: Gamarrako Atea kalea, 1-A (2.solairua) edo www.contratacion.info.webgunean.

c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak bere eskaintza mantentzera behartuta izango den epea: 3 hilabete.

e) Aldaerak onartzea: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Alokabide, SA / Alokabide, EA» Sozietate Publikoa (Alokabide).

b) Helbidea: Gamarrako Atea kalea, 1-A (2.solairua).

c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2017ko azaroaren 23a.

e) Ordua: 10:00.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargu.

12.– «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera» iragarkia bidali zen data: 2017ko irailaren 12a.

13.– Hala badagokio, deialdiari lotutako informazioak ageri diren edo pleguak eskura daitezkeen atari informatikoa edo webgunea: www.alokabide.eus eta www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 12a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

PATRICIA AINHOA VAL HEVIA.


Azterketa dokumentala