Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2017ko urriaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4959

IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espedienteetan –beherago zehaztutakoetan– Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

Jakinarazten dizugu ezen, ezarritako zehapenak administrazio-bidean irmoak direnean zehapen-ebazpena eta inskribatze-datuak bidaliko dizkiogula Estatuko Zehapen Erregistroari, hala xedatuta baitago Kirolean Bortizkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duen otsailaren 26ko 203/2010 Errege Dekretuaren 77. artikuluan.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 29a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala