Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2017ko urriaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4956

IRAGARKIA, Ingurumenaren Administrazioko zuzendariak DCS-18/15 espedientean emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, Bilboko udalerrian Zorrotzaurreko 1. Egikaritze-unitatearen D1 faseko lur-zatiak berreskuratzeko proiektua onartzen da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak arautzen duen lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenaren prozeduraren esparruan.

Eranskinean agertzen diren interesdunei administrazio-egintza hori jakinarazteko helbidea ez dugunez ezagutzen, edo, saiatu arren, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Iragarki hau argitara ematen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Interesdunek eskuragarri dute Bilboko udalerrian Zorrotzaurreko 1. Egikaritze-unitatearen D1 faseko lur-zatiak berreskuratzeko proiektua onartzen duen Ingurumenaren Administrazioko zuzendariaren ebazpen-proposamenaren testu osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumenaren Administrazioko Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala