Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2017ko urriaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4955

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez jakitera ematen da Industria Erregistroan aipatzen diren zenbait establezimendu industrialen izen-ematea ezeztatuta geratzen dela.

29/2015 Dekretuak, martxoaren 17koa, industria-jarduerak hasteko erregimenari eta Industria erregistroari buruzkoa, 16 artikuluan, industria erregistroko datuak etengabe eguneratuak egon daitezen beharrezkoak diren jardunak garatu eta egiaztapenak egingo direla ezartzen du.

Ezin izan da Industria Establezimenduen Erregistroan izen-emate ezeztatzea establezimenduei espresuki euren helbidetan jakinarazi, birritan ematen saiatu arren. Horiek horrela, honako Iragarki hau aditzera ematen da. Guzti hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikulua eta hirugarren xedapen gehigarria eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betez. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko, eta baita egoki ikusten dituzten alegazioak aurkez ditzaten Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Lurralde Ordezkaritza honetan izen-emate horien ezeztapenen inguruan (espedientea eskuragai dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua, Bilbao).

Bilbao, 2017ko urriaren 4a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala