Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2017ko urriaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4950

EDIKTUA, 1114/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1114/2015 prozedura arrunta bideratu da, Banco Bilbao Bizkaia Argentaria SAk eskatuta, Maria Julia Salas Alejoren aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

163/2017 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martínez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko ekainaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Banco Bilbao Bizkaia Argentaria SA.

Abokatua: Guillermo Ron Mesa.

Prokuradorea: Arantza Zabala Gil.

Alderdi demandatua: Maria Julia Salas Alejo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Zabala Gil prokuradoreak Banco Bilbao Bizkaia Argentaria SAren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, María Julia Salas Alejoren aurkakoa; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ordaintzera 13.442,10 euro gehi sortutako interesak, 2015eko azaroaren 14tik eratorritakoak, urteko % 8,74ko interes-tasaren arabera, eta kostuak ere ezarri zaizkio.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4683 0000 04 1114 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. zenbakian aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Maria Julia Salas Alejo demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko irailaren batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala