Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2017ko urriaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4940

EBAZPENA, 2017ko irailaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2017ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez egin zen (2017-03-13ko BOE eta 2017-03-10eko EHAA).

2017ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez (2017-03-13ko BOE eta 2017-03-10eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

José Luis Ayastuy Arizti jauna (NAN: 15376165K) Unibertsitateko irakasle titularra; jakintza-arloa: «Ingeniaritza Kimikoa»; kodea: TUC8/1-D00069-18; saila: «Ingeniaritza Kimikoa»; ikastegia: «Zientzia eta Teknologia Fakultatea»; hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2017ko irailaren 29a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala