Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4908

EBAZPENA, 2017ko urriaren 5ekoa, honako ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: «Ebazpena, 2017ko irailaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluak ezartzen duenez, «argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Gisa horretako huts bat atzeman da honako agindu honen testuan: «Ebazpena, 2017ko irailaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena» (2017ko urriaren 4ko EHAA, 190. zk.), eta, beraz, zuzendu egiten dira hemen.

2017/4760 (2/3) orrialdean,

honela dio:

«D) Proiektu eta prototipoen aldez aurreko diseinuaren sortze-prozesuetarako (Ikertu) laguntza-mota:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Irene Basilio Intxausti anderea.

– Ainara Martín Blanco anderea.

– Isabel de Naveran Urrutia anderea.

Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).»

baina honela esan behar du:

«D) Proiektu eta prototipoen aldez aurreko diseinuaren sortze-prozesuetarako (Ikertu) laguntza-mota:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak:

– Irene Basilio Intxausti anderea.

– Araceli de la Horra Gutierrez anderea.

– Isabel de Naveran Urrutia anderea.

Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).»

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 5a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUŃOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala