Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MCC TELECOM, S.COOP.
4875

IRAGARKIA, MCC Telecom, S.Coop. erabateko zatiketari buruzkoa. Erabateko zatiketa horretan, MCC Telecom, S.Coop.ek (Kooperatiba zatitua) bere bazkideak eta bere ondarea banatzen ditu LKS, S.Coop. eta Ondoan, S.Coop. kooperatiben artean (kooperatiba onuradunak).

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 79.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, 84. artikuluak horra eramaten baitu (aurrerantzean «LCE»-a), jakinarazten da MCC Telecom, S.Coopek, LKS, S.Coop.ek eta Ondoan, S.Coop.ek egindako Ezohiko Batzar Nagusietan –2017ko irailaren 19an, 2017ko irailaren 23an eta 2017ko irailaren 25ean, hurrenez hurren– MCC Telecom, S.Coop.en erabateko zatiketa onartu dutela, legeak eta estatutuek ezartzen dituzten gehiengoekin, eta zatiketarekin batera MCC Telecom, S.coopek bere bazkideak eta ondarea LKS, S.Coop.en eta Ondoan, S.Coop.en artean banatzea ere onartu dutela. Jakinarazten da, halaber, 2017ko martxoaren 31n itxitako zatiketa-balantzeak ere onartu direla, kooperatiba horien kontuak auditatu dituzten kasuan kasuko ikuskatzaileek egiaztatu ondoren, eta 2017ko abuztuaren 29an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailututako Erabateko Zatiketa Proiektuarekin bat etorrita, non MCC Telecom, S.Coop. desegitea jasotzen baita, likidazioa egin gabe eta bere ondarea eta bazkideak bi zatitan banatuta, LKS, S.Coop.era eta Ondoan, S.Coop.era eskualdatzeko eta haiei atxikitzeko, kooperatiba onuradunak diren heinean.

LCEren 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, 84. artikuluak horra eramaten baitu, jasota geratzen da erabateko zatiketan parte hartzen duten kooperatibetako bazkide guztiek kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela, baldin eta zatiketa horren aurka bozkatu badute edo, Batzarrera joan ez diren arren, erabakiaren aurka daudela idatziz adierazi badiete administratzaileei erabateko zatiketaren erabakiaren azken iragarkitik berrogei eguneko epean.

Jasota geratzen da, baita ere, zatiketan parte hartu duten kooperatibetako hartzekodunek zatiketa aurkatzeko eskubidea dutela. Eskubide horretaz baliatzekotan, LCEren 81. artikuluan aurreikusitakoaren arabera baliatu beharko dira, LCEren 84. artikuluak horra eramaten baitu, eta bat egiteko erabakiaren azken iragarkiaren egunetik hilabeteko epean gauzatu.

Aretxabaleta, (Gipuzkoa), 2017ko irailaren 26a.

Kontseilu Errektorretako lehendakariak,

AGUSTIN ELORZA ARCAUZ (MCC Telecom, S.Coop.).

ALBERTO DOMINGO BENAVENTE DE CASTRO (LKS, S.Coop.).

ZIGOR ARANZEGUI MURUA (Ondoan, S.Coop.).


Azterketa dokumentala