Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SPRI SA
4874

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, SAko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2017ko irailaren 29ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baita «Renove Maquinaria 2017» programa arautzen duen araudia.

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2017ko irailaren 29ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen «Renove Maquinaria 2017» laguntza-programaren aldaketa, eta hauxe da Ebazpen horren edukia:

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko sozietate publikoak, hainbat ekintza egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.

Zentzu horretan, SPRIk hainbat ekintza garatu ditu enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta beren ekipoak modernizatzeko eta, bide horretatik, sektorean aplikagarri diren legeriak betetzeko.

Ondorioz, laguntza programa hau diseinatu da makina industrialetan inbertsioak egin daitezen sustatzeko, bide horretatik produkzio ekipamenduak modernizatzeko, eta Segurtasun eta Osasun arloan indarrean dagoen araudiari egokitzeko.

Testuinguru horretan, eskaera asko aurkeztu dira ekitaldi honetan. Hori dela eta, eta onartutako presupuestoek ezartzen duten muga barruan, aldatu egingo dira Programari esleitutako baliabideak, hots, Laguntza Programaren araudian jasota daudenak.

Gorago adierazitakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Renove Maquinaria» 2017 laguntza-programaren araudiko 4. artikuluko, 2. atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«4. artikulua.– Laguntzen gehienezko zenbatekoa eta indarraldia.

2.– Programaren helburua dela eta, eta programaren 1.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, laguntzen eskatzaileei ez zaie aplikatuko norgehiagoka-printzipioa. Programa honen xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak 12.000.000 eurokoak dira, eta Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen 2017rako Aurrekontuetakoak izango dira, zeintzuk sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.es) eta EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez. Nolanahi ere, ez da halakorik gertatuko, programarako aurrekontua berariaz zabaldua izaten bada, eta hori ere argitaratu egingo da SPRIren web orrian eta EHAAn.

Bigarrena.– «Renove Maquinaria 2017» laguntza-programaren araudia aldatzen duen ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.»

Bilbao, 2017ko irailaren 29a.

Zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala