Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ARRASATEKO UDALA
4873

IRAGARKIA, Arrasateko Zarata Mapa jendaurrean erakusteari buruzkoa.

2017ko irailaren 21ean egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:

«I.– Arrasateko Zarata Mapa hasiera batean onartzea.

II.– Agiri hori jendaurrean hilabetez jartzea, dagokion iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, pertsona fisiko edo juridiko orok dagoen dokumentazioa eta erabilitako prozedurak aztertzeko aukera izan dezan.»

Dokumentazioa ikusgai egongo da www.arrasate.eus helbide elektronikoan eta Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasun sailean (udaletxea, Herriko plaza nagusia 1).

Arrasate, 2017ko urriaren 2a.

Alkatea,

MARIA UBARRETXENA CID.


Azterketa dokumentala