Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4870

IRAGARKIA, 25/2017 zehapen-prozeduran espedientearen instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da Nubedent Vitoria, S.L.ri (Posta kalea 23, Vitoria-Gasteiz) ebazpen-proposamen hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horren bitartez jakinarazten zaio 2017ko irailaren 18an zehapen-espedientea ebazteko proposamena egin dela; osasun-araudia hausteagatik ireki zen espediente hori.

Legezko oharrak:

– Eta honako honetaz ohartarazten da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeko 39.1 artikuluarekin bat etorriz, 15 eguneko epea du, jakinarazpen hau egiten denetik hara, alegazioak aurkezteko, espedienteko edukia kontsultatzeko eta bertan diren agirien kopiak eskuratzeko. Espediente hori leku honetan dago: Vitoria-Gasteiz, Osasuneko Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kaleko 38.a.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala