Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4867

IRAGARKIA, 2017ko urriaren 2koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik jarritako zehapen-prozedurei buruzko ebazpenak jakinarazten diren.

Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, eta ondorengo ohartarazpena egiten da:

Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prosezu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta agertu, edo agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute, gora jotzeko errekurtsoa denean hilabeteko epea, egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala