194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4865
IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Industria eta Energia Administrazioko koordinatzaileak 2017ko urtarrilaren 9an 48-SMA-2014-03 espedientean egindako errekerimendua REYTAC S.L.U.ri jakinaraztekoa.
Gaia: akatsak zuzentzeko errekerimendua.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. Solairua, Bilbao.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2017ko irailaren 29a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.