Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4862

IRAGARKIA, honako helburu hau duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena: «A-8an eta sarbideetan garabiak erabilgarri izateko eta ibilgailuak urgentziaz kentzeko zerbitzua» (Espedientea: T-0106/17).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-0106/17.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedea: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

c) Loteak: kontratu hau ez da loteetan banatzen, Bizkaiko Lurralde Historikoan bakarrik gauzatzen den kontratua delako; gainera, kontratuko jardueretan koordinazioa eta plangintza behar dira.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren aurrekontua 138.842,97 eurokoa da, eta beste 29.157,03 euro BEZari dagozkionak; 168.000 euro orotara. Zenbateko hori honela banatuko da urteka:

– 2017. urtea: 46.280,99 euro, eta 9.719,01 euro, BEZarenak. Guztira: 56.000,00 euro.

– 2018. urtea: 92.561,98 euro, eta 19.438,02 euro, BEZarenak. Guztira: 112.000,00 euro.

5.– Esleipena:

a) Esleipenaren eguna: 2017ko irailaren 11.

b) Formalizazioaren eguna: 2017ko irailaren 27a.

c) Kontratista: Gruauto Asistencia S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: eskainitako prezio unitarioen arabera, gehienez ere lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 3a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala