Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4858

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 1596/2017 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, 1596/2017 espedientea bideratu da, Barakaldoko 2 zenbakiko Zigor Epaitegiak (Ejec 361-13) Miguel Junior Naranjo Moreno zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko zigorrari buruz. Zigortua Sabana Yeguan (Dominikar Errepublika) jaioa da, 1990-11-08an, X4840731J NAN zenbakia du, eta Jose Miguelen eta Marina Estelaren semea da; honako hau da haren azken helbidea: Doctor Areilza Taldea, 13-1.a B – 48500 Abanto-Zierbena (Bizkaia); egun non den ez dakigu. Espediente horretan, autoa eman da 2017-06-12an, eta haren xedapen-zatiak honela dio, hitzez hitz: «Deklaratzen dugu Miguel Junior Naranjo Moreno jaunak ez duela bete ehun eta hirurogeita hamasei eguneko gizartearentzat lan egiteko zigorra, Barakaldoko 2 zenbakiko Zigor Epaitegiak (Ejec 361-13) ezarritakoa.

Horren berri eman bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.»

Miguel Junior Naranjo Moreno zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2017ko irailaren 14an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala