Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4857

EDIKTUA, 494/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 494/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Adrian Alonso Alvarez de Arcaya.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-09-12an. Hona hemen epaitza:

248/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 12a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 494/17 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Medius Collections, S.L. (ez letradurik, ez prokuradorerik).

Demandatua: Adrián Alonso Alvarez de Arcaya (auzi-ihesean).

EPAITZA

Partez baiesten dut Medius Collections, S.L. sozietateak aurkeztu duen demanda, Adrián Alonso Alvarez de Arcaya-ren aurkakoa. Horrenbestez, Adrián Alonso Alvarez de Arcaya kondenatzen dut 100 euro ordaitzera auzi-jartzaileari.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, urtarrilaren 7ko PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena. Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri du. Fede ematen dut.

Adrian Alonso Alvarez de Arcaya demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala