Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4856

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 49/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 49/2014 prozeduran, 109/2017 epaia eman da 2017-09-07an. Prozedura hori Tolosako (Gipuzkoa) lehen auzialdiko 4 zenbakiko epaitegian bideratu da, Mevis Yanely Damas Estrada-k eskatuta, Hector Renato Argueta Turcios-en aurka (guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko prozedura). Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa jar dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eta Hector Renato Argueta Turcios demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko irailaren hamazortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala