Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4854

EDIKTUA, 448/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 448/2016 hitzezko judizioa bideratu da zenbateko bat erreklamatzeko, Ana Belen Iglesias Silva-k eskatuta, Florentina Gabriela Parpa-ren eta Catalin Alexandru Scarlat-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

145/2017 EPAIA

Epailea: Nuria Ballve Botas.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko abuztuaren zortzia.

Alderdi demandatzailea: Ana Belen Iglesias Silva.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Florentina Gabriela Parpa eta Catalin Alexandru Scarlat.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Ana Belen Iglesias Silva-k aurkeztu duen demanda, Florentina Gabriela Parpa-ren eta Catalin Alexandru Scarlat-en aurkakoa. Horrenbestez, honako zenbateko hauek batera eta modu solidarioan ordaintzera kondenatzen ditut demandatuak: mila bederatziehun eta berrogeita hamar (1.950) euro gehi Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan jasota dauden interesak –berandutze prozesalagatik–, bai eta prozesuko kostuak ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpen horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik jarri, Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluaren arabera.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Florentina Gabriela Parpa eta Catalin Alexandru Scarlat demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko irailaren lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala