Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 10 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4853

EDIKTUA, 827/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 827/2016 hitzezko judizioa.

Nik, Jose Maria Ortuondo Rocandiok, Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

827/16 hitzezko judizioan, epaitegi honetako magistratu Marta Iciar Fernandez-Hierro Martinez-ek epaia eman zuen, 2017-07-05ean.

Roberto Bellido Burguia jaunarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izan denez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka ezingo duela errekurtsorik jarri.

Epaitegi honetako bulegora joanda ezagutu daiteke ebazpen honen edukia osoa.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 12a.


Azterketa dokumentala