Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2017ko urriaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4852

EDIKTUA, 5/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 5/2016 prozedura arrunta.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2015eko ekainaren 19an. Prozedura horretan alderdi den Eloy Oceja Mazas jauna non dagoen ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoaren arabera, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen horren jakinarazpenaren eginbidea betetzeko. Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibilaren Lege berriaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala